Leioako abesbatza batek emanaldia egingo du

Leire Kortabarria 2006ko eka. 30a, 10:32
Leioako San Juan Bautista abesbatzak emanaldia egingo du gaur, egubakoitza. Ganbara abesbatzak antolatu du emanaldia.

San Juan Bautista abesbatzak Agustindarren elizan egingo du emanaldia gaur, egubakoitza, 20:00etan. Basilio Astulezek zuzenduko du abesbatza. Emanaldia Oñatiko Ganbara Abesbatzak antolatu du.

San Juan Bautista taldea

Abesbatzen munduan tradizio handiko taldea da San Juan Bautista. 1968an sortutakoa da, eta orkestra eta zuzendari ospetsuekin aritu da. Hiru disko grabatu ditu, eta txapelketa garrantzitsuetan parte hartutakoa da.

Astúlez da taldeko zuzendaria 1999 ezkero. Vocalia taldeko zuzendari ere izan da. Gainera, Leioako Musika Kontserbatorioan irakasle da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak