Giza taldeen eskubideak ez direla existitzen demostratu nahi duten tesien aurka egiten du liburuan. Herri eta nazioak ere bizirik daudela erakutsi nahi izan du idazle oñatiarrak.
Xabier Arregik 2005ean argitaratu zuen bere lehen liburua, Descartes izenekoa, Jakin Irakurgaiak bilduman. Aurretik hainbat itzulpen lan kaleratu zituen Klasikoak bildumaren eskutik: Descartesen Metodoari buruzko diskurtsoa eta Meditazio Metafisikoak, Shaftesburyren Moralistak eta Michael Foucaulten Jakitearen arkeologia.