Bazkide kuotak igotzea onartu du Aloñako futbol batzordeak

A.G. 2006ko eka. 26a, 11:09

Aloña Mendiko futbol sailak batzar orokorra egin zuen egubakoitzean urteko balantzea egiteko.

Bada, bazkide kuotei aplikatuko zaien igoera bi eta bost euro artekoa izango da. Bazkide babesleek 75 euro (aurten, 72 euro) ordainduko dute; bazkideek, 60 euro (orain arte 55 euro); juniorrek 40 euro (38 euro); gazteek, 18 eta 22 urte artekoek, 30 euro (28 euro); eta azkenik, haurrek 5 euro (orain arte 3 euro) ordaindu beharko dute. Ohiko batzarrera hurbildutako bazkideek ez zuten inolako trabarik jarri futbol saileko batzordeak proposatutako kuoten igoera onartzeko orduan. Bada, aho batez onartu zen.

Kirol arloa

Talde guztiek egindako lana azpimarratu zuten; batez ere, preferente mailakoen denboraldia. Aldiz, nahiko triste agertu ziren gazte mailako taldeak kategoria galdu zuelako.

Arlo ekonomikoa

Galera txikia izan du aurten futbol sailak: 106 euro.

Sarreren atalean, igoera nabarmenena hiru partidak izan dute: sarreren salmentarena, babeslearena eta publizitatearena.

Gastuen atalean, berriz, kirol materiala, bidaiak eta jokalarien sarien partidak dira nabarmen igo direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak