Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak erabakita Oñatiko II. Gaztetxe Eguna ETEOn egingo dute. Uztailaren 1ean, zapatuan, egingo da jaia. Bazkarirako txartelak ekainaren 28ra bitartean izango dira salgai Arrano eta Pako tabernetan. Prezioa 5 euro.
Iazko arrakasta ikusita aurten ere berriro egingo da Oñatiko Gazte eguna. Hona hemen egitaraua:
10:30: etxafuego jaurtiketa. Ondoren triki-bertsopoteoa
13:00: jokoak
14:30: bazkari herrikoia
17:00: Oñatiko taldeen kontzertua
19:00: manifestazioa
20:00: Kontzertuak. Epaiketei aurre egiteko 4 euroko dirulaguntzak + borondatea