Pertsonen artean boluntario lanak bultzatzeko ekimenak aitortzeko saria eman du Gipuzkoako Aldundiak aurten ere. Pake Lekuk bere proiektua aurkeztu zuen eta proiektu horrek Tomasa Zabaleta-2005 solidarioak saria jaso du.
Ekitaldia
Bihar, eguaztena, jasoko dute saria herriko erretiratuek Pake Leku egoitzan. 18:00etan da ekitaldia Santa Anan eta Aldundiko, Oñatiko Udaleko eta Adineko Pertsonen Kontseiluko ordezkariek hartuko dute parte. Oñatiko erretiratuak eta herritar guztiak daude gonbidatuta.