Sharon Stoner, Euskal Herriko onenak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko eka. 12a, 19:17
Bilbao Hiria musika lehiaketako Azkena Rock Festival saria jaso du talde oñatiarrak, Euskal Herriko rock talde onenari ematen dioten saria. Bi aste barru aterako du diskoa talde oñatiarrak.

Azkena Rock Festival saria jaso du Sharon Stoner taldeak. Euskal Herriko rock talderik onenari emandako saria da eta horri esker, abuztuaren bukaeran eta irailaren hasieran Gasteizen egingo duten Gasteiz Rock Festival jaialdian joko dute oñatiarrek, Pearl Jam talde ezagunarekin batera, besteak beste. Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan saritu dute Sharon Stoner.

Harrituta

Iñigo Ibarrondo taldeko kideak kontatu digunez, "oso pozik eta harrituta gaude; ez ginen finalerako sailkatu eta zeharo harritu gintuen sariak". Bilbao Hiria musika lehiaketa Europaraino iristen da; aurten 1.600 maketa inguru aurkeztu dituzte.

Diskoa, bi aste barru

Sharon Stoner taldeak bi aste barru aterako du diskoa. 11 kantu izango ditu. Orain, kontzertuak ematen ari dira han eta hemen. Duela bi urte, Debagoieneko Danbaka musika lehiaketa irabazi zuen talde oñatiarrak. Aurten bigarren edizioa jarriko dute martxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak