20 urteotan Gipuzkoako EArekin bat egin dutenak omendu zituzten

A.G. 2006ko eka. 12a, 10:45
Hirurehun bat kide batu ziren zapatu goizean Arantzazuko Gandiaga Topagunean, EA alderdiak egindako topaketa berezian. Adin guztietako jendea gerturatu zen ospakizunera.

EAko Gipuzkoako lagunak 11:30ak aldera batu ziren Arantzazun ospakizuna hasteko prest. Joxe Mari Gabiriak jardun zuen aurkezle lanetan eta berak esan bezala, omenaldi xumea egin nahi izan zieten alderdiarekin lanean jardun duten guztiei (zinegotzi, afiliatu, laguntzaile...) ekitaldi horrekin.

Hasteko, Edurne Albisu zegamarrak orain 20 urteko, alderdia sortu zeneko, aldarrikapenak irakurri zituen. Segidan, Antton Irizar Idiazabalgo alkatea deitu zuen oholtzara Gabiriak. Alkate beteranoak (1987a ezkero) umorez erantzun zien aurkezleak egindako galderei. Ondoren, Elena Legarra Orioko zinegotziak egin zuen berba. Eta ekitaldiari haize berriak emanik, bi aktorek umore saioa egin zuten. Bikoteak barre ugari eragin zituen. Horren ostean, besteak beste, Mikel Areitzaga Gipuzkoako alkate gazteena (Segura) eta Jokin Zubia azken afiliatua (Usurbil) ere igo ziren hitz batzuk esatera.

Esker ona eta hitzaldia

Amaitzeko, Urretxu-Zumarragako talde batek musika gozoa egin zuen eta Iñaki Galdos Gipuzkoako EAko buruak hitzaldia egin zuen. Hark ere ez zuen umore faltarik izan bere hitzetan. Oñatiarrak esker ona adierazi zien han batutako guztiei, eta 14:00etan Sindika jatetxean egingo zuten bazkarirako gonbita egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak