Kiki, Koko eta Moko datoz umeekin jolas egitera

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko ekainaren 9a

Domekan datoz Kiki, Koko eta Moko pailazoak. Laixanek gonbidatu ditu. Santa Ana antzokian da ikuskizuna, doan.

Biziaren Bizia da Kiki, Koko eta Moko pailazo hirukotearen ikuskizun berria. Duela hilabete estreinatu zuten eta horixe ikusiko dute Oñatiko umeek ere.

  • Eguna: Ekainak 11, domeka
  • Lekua eta ordua: Santa Ana antzokia, 17:00etan
  • Sarrera: Doan

Umeendako ikuskizuna

Kiki hiruretan jolastiena da, Koko alaiena eta Moko, berriz, inozoena. Hiruren artean, musika, klown pailazoak edo malabareak dituen ikuskizuna prestatu dute eta umeen parte-hartzearekin batera jolas egiteko gertu datoz Oñatira Kiki, Koko eta Moko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak