40 ikaslek egingo dute selektibitatea

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko ekainaren 7a

Gaurtik egubakoitza bitartean egingo dute selektibitatea. Guztiek, Eibarren.

Oñatiko 40 ikaslek egingo dute gaurtik egubakoitza bitartean unibertsitatera sartzeko proba, selektibitatea. Eibarko Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan egingo dute.

Guztira 8.049 ikaslek egingo dute selektibitate proba EAEn eta %51,96ak euskaraz egingo du, 4.182 ikaslek, hain zuzen ere. 8.049 ikasle horiek 51 epaimahaitan egingo dituzte azterketak: zortzi Araban, (930 ikasle aurkeztuko dira); 16 Gipuzkoan, (2.814 ikaslek egingo dute azterketa); eta 27 Bizkaian, (4.305 ikasle aurkeztuko dira probara).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak