Artiumek Xabin Egaña margolaria omenduko du

Maider Arregi 2006ko ekainaren 7a

Arabako Arte Garaikideko Museoak Xabin Egaña margolariaren lanak jarriko ditu ikusgai. Artiumek margolari oñatiarra omendu nahi izan du eta bere auto-erretratua jarri du.

Xabin Egaña (0ñati, 1958)

Xabin Egaña (0ñati, 1958)

Bartzelonako Massana eskolan eta EHUko Arte Ederren fakultatean burutu zituen ikasketak. Gizarte Antropologia eta filosofian espezializatu zen. Bere estiloa nabarmen antzeman daiteke 7 ekaitzak lanean. Egañaren lanak antzinako teknikak erabiltzeagatik ezaugarritzen dira.

Margolari oñatiarrak Alemanian edota AEBetako museotan jarri ditu bere lanak. Egun bere obrak zabalduta daude: Arteleku, Kutxa, Zarautzeko Sanz Enea Museoan eta Monterron Jauregian daude ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak