Errekalde Herri Eskolak eskerrak eman gura die Oñatiko udalari eta herritar guztiei domekan ospatutako Euskal Eskola Publikoaren XV Jaia antolatzen laguntzeagatik. Zazpi gunetako ekintzak burutzeko edo aparkalekuak eta zirkulazioa zaintzeko euren burua eskaini duten pertsona, talde, enpresa zein erakunde publiko edo pribatuei eskerrak.
Bide batez, barkamena eskatzen dute aparkalekuak mugatzearren edo zirkulazioa ixteagatik sortutako eragozpenengatik.