Zubillagako presa itxiko dute uholderik ez gertatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko maiatzaren 25a

Presa botaz gain, zubi berri bat ere egingo dute. Lanak aurten egin gura dituzte.

Jaurlaritzak eta Oñatiko Udalak hitzarmen bat sinatu dute Zubillaga auzoan obrak egiteko uholdeak ez gertatzeko. 2.700.000 euro baino gehiagoko aurrekontua du proiektuak: %75a Ingurumen sailak ordainduko du eta gainerakoa udalak.

Presa bota eta zubia eraiki

Altuna lantegiaren ondoan dagoen presa txikia bota egingo dute eta horrez gain, dauden bi zubi zaharrak ere bota egingo dituzte eta berria eraiki horien tokian. Jaurlaritzak obrak lizitatuko ditu udan eta urte bukaerarako lanak amaituta egotea espero dute. Obra honi, Zubillaga eta Epele tarteko hondakin-urak bilduko dituen kolektorea batzen zaio. Hori Sustapen Ministerioak adjudikatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak