Udalak zirkulazio aldaketak proposatu ditu Mundumira jaialdiak eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiak Oñatira erakarriko duen jende kopuruaren aurrean. Hauexek dira aldaketak:
- Erdiko kaleak itxi egingo dituzte ibilgailuendako
- Autobusak Bidaurretako errotondan izango du geldigunea, ez Euskadiko Etorbidean
- Aparkalekuak moldatuko dituzte: plazakoa itxita egongo da; Zahorren, Eteon eta Ibarran jarriko dituzte aparkalekuak
- Herritarrein ibilgailurik ez erabiltzeko deia egin du udalak eta ahal dela, garajean uzteko autoak
- Datorren asteburuan ere berdin gertatuko da