Plazako aparkalekua itxita egongo da hilabetez

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko maiatzaren 23a

Mundumira, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia eta Gorpuzti jaiak direla eta, plazako aparkalekua itxita egongo da. Bihar, eguaztena, itxiko dute eta ekainaren 21a arte ezin da autoak aparkatzeko erabili.

Asteburu honetan bertan da Mundumira jaialdia, hurrengoan Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia egingo dute eta gero Gorpuzti jaiak datoz. Lehen bi hitzordutan ekitaldiak egingo dituzte plazako aparkalekuan eta hirugarrenean barrakak jarriko dituzte. Horregatik, ezingo da autorik aparkatu. Itxi egingo dute plazako aparkalekua. Hilabetez egongo da itxita, maiatzaren 24tik ekainaren 21a arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak