Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, landa eta hiri-kontribuzioa, ordaindu behar da ekainaren 30a baino lehen. Helbideratutako erreziboak banku edo aurrezki kutxako kontu korrontetik kobratuko dituzte zuzenean ekaineko lehen hamabostaldian. Gainerakoak, zergadunak adierazi duen helbide fiskalera bidaliko zaizkio irailean ordain ditzan entitate laguntzaileetan edo udaleko zerga bulegoan. Ekainaren 10a baino lehen zergadunak ez badu errezibua etxean jaso, zerga bulegoan eskatu behar du.
Udaleko zerga bulegoa 09:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik, domeka eta jaiegunetan izan ezik. Zapatuetan, 13:00ak arte. Borondatezko epean ordaintzen ez dutenek, errekargua izango dute gero.