Sakabanaketaren ondorioak
Espainiako eta Frantziako gobernuek ezartzen duten sakabanaketaren ondorioz, presoen gehiengoa Euskal Herritik kanpoko espetxeetan dagoela gogorarazi zuten batez beste 724 kilometrora daude, eta presoon bizi baldintzak oso gogorrak direla. Bestalde, dagoeneko 16 lagun hil dira presoak bisitatzeko desplazamenduetan.
Atxikimendu ugari herrian
Luzea da agiriarekin bat egin dutenen zerrenda, eta agiria sinatu dutenen eskaria zabala da: presoek tratu duina jasotzeko eskubidea bermatzea, osasun eskubidea, komunikazio eskubidea, hizkuntza eskubidea, hezkuntza eskubidea...
Horren haritik, atxiki diren herriko erakunde, talde, mugimendu eta sindikatuek hileko azken egubakoitzetan Etxeratek deitutako bilkuretan parte hartzeko dei egin zuten; baita ekainaren 17an Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean egingo den manifestaziorako ere.