Angelic Upstarts, Gramones, Amonal eta Los ChuloPutas taldeek kontzertua eskainiko dute gaur

Maider Arregi 2006ko mai. 19a, 12:12

Errekaldeko jaiei gaur, maiatzak 19, emango zaie hasiera. Kontzertu bikainak antolatu dituzte gainera.

Angelic Upstarts

Angelic Upstarts

Ingalaterran sortu zen taldea 1977an. Hasieran, The Clash eta Sex Pistols taldeen eragina izan zuten. Angelic Upstartsek, lehen diskoa, "The murder of liddle towers", 1978an kaleratu zuten. 1979an Warner Brossekin lehen LPa kaleratu zuten "Teenage warnig". 70eko hamarkadan Ingalaterrako auzo txiroetako arrazakeria gogor salatzen dute euren abestietan. 80ko hamarkadan aldaketak daude taldean. "Angel Dust- Yhe Collected highs" bilduma kaleratzen dute. Disko honek taldearen heldutasuna erakusten du. Abesti anti-faxista eta anti-totalitarioak dira nagusi garai honetan.

Taldekideak: Mensi (ahotsa), Mond (kitarra), Steve Forsten (baxua) eta Decca Wade (bateria)

Gramones

Gramones taldeak Ramonesen "It’s Alive" diskoa goitik behera, berdin-berdin, jotzen dute. Musika kritiko askoren esanetan, " soinu bikaina dute eta sinetsi ezinik geratzen zara, abeslariaren ahotsak Joey gogorarazten du". Gramoneseko abeslaria, Pela, Obligaciones talde gasteiztarreko kidea da. Ramones zale amorratua da eta denbora librean ile ordea eta larruzko jaka jantzi eta Ramones taldearen abestiak jotzen ditu.

Amonal

Amonal, 1987an sortu zen Oñatin. Lehen kontzertua 1988an eman zuten. Hurrengo hiru urtetan ere kontzertu dezente eman zuten. 1991n etenaldia egin zuen taldeak baina 2003an berriro itzuli ziren. Taldekideak elkartu eta entseguan hasi ziren. 2004ko uztailan eman zuten konztertua. Kontzertu hauetako irudiak bildu eta DVD bat kaleratu dute "Amonal, Horrys Komandoa".

Gaurko kontzertuan abesti berriak entzuteko aukera izango da. Gainera, orain dela 17 urte ere, Errekaldeko jaietan kontzertua eman zuen Amonalek.

Taldekideak: Bull (ahotsa eta baxua), Jimi (bateria), Koki (gitarra) eta Marti (gitarra)

Los Chulo Putas

Oñatiarrak dira Chulo Putas taldekoak. Ibilbide laburra baina sakona. Taldekide guztiak bi musika talde ezberdinetatik datoz: Golpe de Estado eta Show Business. Bertsioak egiten dituzte, 70eko hamarkadako punk abestiak eta rock and rola. Zuzeneko ikusgarria dute.

Taldekideak: Igor (ahotsa), Mikel (bateria), Egaña eta Lauren (gitarra) eta Txirli (baxua)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak