Iaz ere antolatu zuten obserbazio publikoa; esperientzia oso positiboa izan zen eta jende mordoa gerturatu zen plazara teleskopioetatik begiratzera.
Oraingoan Ibarratik egingo dute, han plazan baino ilunago egoten delako. Hauxe diote antolatzaileek: "Helburua Saturno eta Jupiter ikustea da, sasoi onena delako gaueko lehenengo orduetan eguzki sistemako planeta erraldoiak ikusteko. Gauaren kalitatea eta lekuaren iluntasunaren arabera agian gauza gehiago ere ikusiko ditugu."
Ibarran ipiniko dituzte teleskopioak 22:00etan.