Mendi ibilaldia eta goi mendi ikastaroa Mundumiraren barruan

Usoa Agirre 2006ko mai. 16a, 10:39
Aloña Mendiko mendi sailak bi ekintza antolatu ditu Mundumira jaiaren barruan. Maiatzaren 23an eta 24an goi mendi ikastaroa izango da; maiatzaren 27an hiru tenpluen ibilaldia egingo dute.

Goi mendi ikastaroa

Goi mendi ikastaroa

Bertan goi mendian gerta daitezkeen egoera ezberdinei nola aurre egin aztertuko da. Ikastaroaren ondoren mahainguru bat egingo da Euskal Mendizale Federaziokoen eta ikastarora joandakoen artean.

Eguna: maiatzak 23 eta 24

Lekua: Oñatiko kultur etxea

Ordua: 19:30ean

Prezioa: dohainik

Izena emateko 902181471 telefonora deitu.

Hiru tenpluen ibilaldia

  • Ibilbideak hiru tenplu ditu oinarri: Loiolako santutegia, Antigoako Baseliza eta Arantzazuko Santutegia.

  • Ibilaldiak 45 km izan ez da iraupen luzeko ibilaldi bezala planteatuko ez eta lasterketa bat bezala. Taldean edo bakarka eta giro onean egitea da asmoa.
  • Goizeko 6etan aterako da autobusa Oñatitik, Loiolara zuzenean norbere autoan joan nahi duenak 6:30ean Loiolan izan beharko du.
  • Ibilaldiari goizeko 7:00etan emango zaio irteera eta bidean bi atseden gune izango dira. Gune hauetan indarrak berreskuratzeko jan-edan nahiko izango da.
  • Ibilaldia bukatu ondoren partaideek autobusak izango dituzte Oñatira jaisteko eta nahi duenak polikiroldegian dutxatzeko aukera izango du.
  • Amaitzeko nahi duenak Oñatitik Loiolarako autobusa hartu ahal izango du.

Ordua:

  • Oñati: goizeko 6etan Parrokia aurrealdean
  • Loiola: goizeko 6:30ean Eliza atarian

Prezioa: dohainik

Eguna: maiatzak 27

Izena emateko: 902181471 telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak