Bartzelonan abestuko du erretiratuen Aloña abesbatzak

Leire Kortabarria 2006ko maiatzaren 12a

Pake-Leku elkarteko Aloña abesbatzak Bartzelonan egingo du emanaldia. Astelehenean joango dira hara abesbatzako 30 kideak eta beste 74 bazkide. Hiria eta inguruak bisitatu eta hilaren 17an egingo dute emanaldia.

Aloña abesbatzak eta Gracia auzoko abesbatzak batera egingo dute emanaldia hilaren 17an, eguaztena, auzo horretako aretoan, 20:00etan. Euskaraz, espainolez eta bi abesti katalanez kantatuko dituzte oñatiarrek.

Astelehenean, 08:00etan, irtengo dira Oñatitik 104 erretiratu, autobusez. Astelehenean eta martitzenean, Zaragoza, Ampuria Brava eta Figueres bisitatuko dituzte. Eguaztenean, Bartzelona ezagutu eta emanaldia egingo dute. Hilaren 19an bueltatuko dira Oñatira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak