Oñati Irratiak 15 urte bete ditu

Maider Arregi 2006ko mai. 11a, 14:23
Gaurko egunez, martxoak 11, jaio zen Oñati Irratia. Bertako esatariak, Miren Urkiolak, Arrasate Irratian kontatu ditu 15 urte hauetan izandako bizipenak.

1991ko maiatzaren 11n hasi zuen Oñati Irratiak emisioa. Hiru orduko saioa egin zutela gogorarazi du Mirenek, 10:00etatik 13:00etara bitartean, hain zuzen ere. Saio berezia izan zela adierazi du. Izan ere, San Migel Txiki jaiak ospatzen ziren egun hartan eta zapatua zen. Gonbidatu askoko saioa izan zen eta San Migel Txikiko jaiak izan arren jai batzordeko kideak bertan izan ziren.

"Hasi ginenetik saioak zenbatu ez izanaren pena daukagu", azaldu du Miren Urkiolak. Hala ere, gogoan du Bob Marleyren abesti batekin hasi zutela lehen saioa eta egun, saioaren sintonia ere horixe dela azaldu du.

Aurrerapen teknologikoak

Hamabost urtetan teknologia asko aldatu da. "Teknika aldatik asko aurreratu dugu eta lana erraztu digu horrek, orain dela ordenagailuz emititzen dugu", esan du. Sakelako telefonoak ere aurrera pausoa ekarri duela adierazi du. Esaterako zuzeneko konexioetarako.

Egoitza berria

Dagoeneko sei urte pasa dira egoitza berrira aldatu zirenetik. Hasieran Oñatiko kultur etxeko ganbaratik emititzen zuten.

Kolaboratzaile asko ditu egun. Izan ere, herritarren irratia izatea dute helburua. Hala, jendearen parte hartzea bultzatzeko, ikastaroak egin zituzten. Horregatik, Miren Urkiolak kolaboratzaile guztiei eskerrak eman dizkie. Arrasate Irratiarekin duen elkarlana ere eskertu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak