88 ikaslek diploma jaso zuten zapatuan Eteon

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mai. 8a, 17:48
Enpresa administrazio eta zuzendaritzako, Kudeaketa informatikako eta Zuzendaritza idazkaritzako ikasleek jaso zuten diploma.

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultateko diploma banaketa egin zuten zapatu eguerdian. Ikasleen ondoan zeuden euren guraso, senide eta irakasleak ere. Guztira 88 ikaslek jaso zuten diploma:

  • Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza lizentziaturako VII. promozioko 28
  • Kudeaketa Informatikan Ingeniaritza Teknikoko VI. promozioko 41
  • Zuzendaritza Idazkaritzako lehenengo promozioko 19

Diploma banatzeaz gain, hitzaldia ere egin zuten, berrikuntza eta ekintzailetasunaren inguruko hitzaldia. Hitz egin zuten: Jesus Catania MCCko kontseiluko presidenteak; Jose Mari Aizega, Mondragon Unibertsitateko erretore ordeak; Lander Beloki, Enpresa Zientzien fakultateko dekanoak; Begoña Ugarte, zuzendari akademikoak; Jon Ander Irureta Kudeaketa Informatikoko Ingeniaritza teknikoko koordinatzaileak eta Loli Erviti Zuzendari Idazkaritzako koordinatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak