Aspargui Gipuzkoako parkinson gaixoen elkarteak emandako datuen arabera, gero eta gehiago agertzen da parkinson gaitza gazteen artean. Egun, 1.300 lagunek, gutxi gorabehera, dute parkinsona Gipuzkoan baina 150 kasu gehiago atzematen dituzte egunero.
Parkinson gaixotasunari buruz hitz egiteko, Asparguiko presidenteta eta gizarte laguntzaile bat datoz bihar, martitzena, hitzaldia ematera. Kultura etxean da hitzaldia, 17:30ean. Parkinsona eta gizartea da hitzaldiaren gaia eta gaixotasuna ezagutzeaz gain, nola eraman eta ze tratu eman ere komentatuko dute. Gizarte zerbitzuetako departamendurako esku orriak eta informazio zehatza ere ekarriko dute, beharra duten herritarrei eskaintzeko.