Oñatiko suhiltzaileek erreskate-simulazioa egin dute

Goiatz Arana Begiristain 2006ko mai. 4a, 19:11

Autoarekin errekara erori den pertsona bat erreskatatu dute, anbulantziako kideen laguntzarekin.

Goiz partean Zubillagako saihesbidetik pasa den batek baino gehiagok pentsatuko zuen istripu larria izan dela bertan, suhiltzaileak eta sanitarioak lanean zebiltzalako, kamioiko eta anbulantziako argiak piztuta zirela. Zorionez, baina, irudi hori ez zen erreala, suhiltzaileak eta osasun-langileak erreskate-itxurak egiten zebiltzan. Bi simulazio egin dituzte, autoarekin errekara erori den pertsona bat erreskatatzen ariko balira moduan.

Ikusi eta ikasi

Ikusmina piztu dute ariketek, baina zubitik begira zeudenak ez ziren kuxkuxeroak ikusi eta ikastera hurbildu diren pertsonak baizik: Gurutze Gorriko kideak, sanitarioak, Oñatiko parkeko suhiltzaileak eta arduradunak. Praktikan esku hartu dutenentzat ere baliagarria izan da gaurko saioa. Abiarazi berri duten programa baten hasiera izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak