Pello Ramirez Musikegunak programaren barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko maiatzaren 4a

Maiatzerako lau kontzertu jasotzen ditu Musikegunak 2006 egitarauak. Pello Ramirezek, Mundumira jaialdiaren barruan joko du.

Lau kontzertu jasotzen ditu XXVIII Musikegunak egitarauak. Maiatzean dira kontzertuak; guztiak Santa Anan eta guztiak 19:30ean. Lehenengo hirurak, hilaren lehen domeketan dira eta laugarrena, hilaren 27an izango da, zapatua, Mundumira jaialdiarekin bat eginda. Pello Ramirezen kontzertua da hori.

Egitaraua

  • Maiatzaren 7ko kontzertuan, Didier Bousquet musikariak tronpeta joko du, Jesus Soldevillak tinbalak eta Loreto F. Imazek, organua. Hainbat pieza joko dituzte.

  • Hilaren 14ko piezak, Le Basque izenburupean joko dituzte.
  • Hilaren 21ekoan Peñaflorida Kaperak abestuko du.

Lehen hiru kontzertuak entzuteko sarrera erosi behar da, baina Pello Ramirezena entzuteko ez. Mundumira jaialdiaren barruan sartu dute kontzertu hori eta dohan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak