Erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mai. 3a, 10:46
Maiatzaren 15ean hasiko da eta zazpi saio izango ditu. Eguenerako hitzaldi bat antolatu dute eta han emango dute ikastaroaren berri.

Erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du udaleko prebentzio departamentuak. Maiatza eta uztaila bitartean emango dute, zazpi saiotan. Taldeka egingo dute lana. Izena eman edo informazioa eskatu, telefono zenbaki honetara deituta egin daiteke: 943 03 77 00 (Ainhoa), maiatzaren 15a arte:

  • Ikastaroaren egunak: Maiatzak 15, 22 eta 29; ekainak 5 eta 19; uztailak 3 eta 17
  • Iraupena: Ordubeteko saioak
  • Tokia eta ordua: Kultura etxean, 18:30ean
  • Prezioa: 50 euro

Ikastaro horri lotuta, hitzaldi bat antolatu dute eguenerako, maiatzak 11. Izenburua da Tabakoa: substantzia, erabileraren arriskuak, mitoak eta gezurrak eta hantxe emango dute ikastaroaren berri ere. Hitzaldia kultura etxean da 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak