Oñatiko haurreskolak zertoik 2 urte bitarteko umeak hartzen ditu: 0-1 eta 1-2 aukerak eskaintzen ditu. 07:30etik 18:30ak bitartean dago zabalik eta ordutegi horren barruan, beste aukera bi ematen ditu: bost ordu edo gutxiago, eta bostetik zortzira bitartea. Hile oro ordaindu beharreko prezioa horren araberakoa da:
- Bost ordu edo gutxiago: 135 euro
- Bost ordutik zortzira: 180 euro
Matrikulazioa zabalik
Matrikulazio epea hilaren 12a arte dago zabalik eta haurreskolan bertan egin daiteke, Txiki Txoko zen eraikinean, Olakua auzoan. Hango telefonoa da: 943 71 64 05, ahal baduzue, goizetik deitu.