Olabarrietako jaiak dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko apirilaren 28a

Gero datoz San Migel Txiki jaiak, Errekaldekoak, Mundumira, Euskal Eskola Publikoaren jaia...

Olabarrietako jaiak dira asteburu honetan baina datozenetan ere badago non gozatu: hurrengoan San Migel txiki jaiak dira, gero Errekaldekoak, laugarren asteburuan Mundumira jaialdia egingo dute eta ekainaren lehenengoan Euskal Eskola Publikoaren XV. jaia.

Olabarrietako egitaraua

Gaur iluntzean, 19:30an, botako dituzte itxafleroak Olabarrietan eta orduantxe hasiko dira jaiak. Gauean gazteen rock jaialdia egongo da eta goizaldean txokolatada. Zapatuan ere haurrendako jolasak, mountain bike trabesia eta dantzaldia gauean. Astelehenean, meza eta mus txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak