Juan Carlos Irizarrek disko berria aurkeztu du

Maider Arregi 2006ko api. 28a, 12:20
Itsasoa-La Mar diskoa kaleratu berri du musikagile oñatiarrak. Lan berri honek 18 pieza ditu eta itsasoarekin harremanetan dauden lagunei eskaini die.

Donostiako Aquariumean egin zen aurkezpen ekitaldia. Besteak beste, Vicente Zaragueta, Aquariumeko presidentea, Juan Manuel Sotillo kazetaria, Oier Aizpurua piraguista eta Santiago Gonzalez (17 urtetan familiarekin mundu osoko itsaso eta ozeanoetatik nabigatu zuen hondarribiarra) izan ziren Irizarrekin batera.

Lan honekin, Jose Luis de Ugarte, Roge Blasco, Hondarribiko Gonzalez familia, Oier Aizpurua, Urpeko Zinemaren Zikloa eta Donostiako Aquariuma omendu nahi izan ditu.

Lehenengo Mendiak proiektua egin zuen, gero Menditik itsasora, eta orain Itsasoa-La Mar. Gainera, hurrengo urtean Itsasotik mendira etorriko dela azaldu du.

Lehen diskoa, Donosti Romántico, 1981. urtean kaleratu zuen Irizarrek. Ordutik, estilo erromantiko eta sentimentalari eutsiz, musika lasaigarria konposatu du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak