Hogeita lau autorendako aparkaleku berria dago Olakuan

Leire Kortabarria 2006ko apirilaren 27a

Dagoeneko erabil daitezke Olakua zabalaldeko aparkaleku berriak. 24 leku dira guztira, bat gutxituendako.

Bukatu berri dituzte Olakua auzoko jolasparkeko lanak, eta dagoeneko erabiltzeko moduan daude hango aparkaleku berriak. Martitzenean margotu zituzten marrak eta bestelako margo seinaleak. Hondakinendako edukiontziak ere bere lekuan daude berriro.

Denetara, 24 ibilgailurendako lekua dago, horietako bat gutxituendako gordeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak