Oñatiko Oñatz, Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak, Antzuolako Oinarin eta Soraluzeko Urrats dantza taldeak datoz zapatuan Oñatira, dantzari eguna ospatzera. Debagoieneko dantza talde guztiek hartzen dute parte egun ospakizun honetan baina aurten Aretxabaleta eta Bergarako dantza taldeek ezin izan dute etorri. Urtero herri ezberdin baten egiten dute, eta aurten, 16. aldia, Oñatin egingo dute.
Egun osoko egitaraua prestatu dute:
- Eskualdeko dantza taldeei agurra, 10:30ean
- Dantza taldeen kalejira, 10:45ean
- Alardea herriko plazan, 12:30ean: zazpi dantza dantzatuko dituzte
- Dantzarien bazkaria Etxe Haundi jatetxean
- Alardea herriko plazan, 17:00etan
Saiheski errea ere bai plazan
Plazan, gainera, saiheski errea jan ahal izango da, 19:15etik aurrera. Oñatz dantza taldeak postu bat jarriko du udaletxe aurrean Giokela elkartearen laguntzarekin. Saiheski errea eta sagardoa edo ardoa egongo dira jan eta edateko. Saiheski pintxoak euro bat balioko du eta edariak beste bat. Dirua Oñatiko dantza taldearendako izango da.