Zineklubeko ikasturteko azken emanaldia egingo dute

Leire Kortabarria 2006ko api. 25a, 11:38
Zineklub zikloa aste honetako emanaldiarekin bukatuko da, urrira arte. Azken filma La ventana de enfrente izango da.

Zineklubak atsedena hartuko du urrira arte, aste honetako emanaldia eta gero. Azken eskaintza La ventana de enfrente filma da, eta, beti bezala, eguenean emango dute kultura etxean, 20:00etan.

Ferzan Ozpetek-ek zuzendutako filma da, eta Giovanna Mezzogiorno eta Massimo Girotti dira protagonistak. Giovanna izeneko emakume ezkonduari bere harremanaren gaineko zalantzak sortzen zaizkio eta, istorio horren bidez, aukeratzeko ahalmenaren gaineko filma egiten da.

Ikusienak

Urtarriletik apirilera bitartean, zineklubeko film ikusiena La pesadilla de Darwin dokumental ospetsua izan da (102 ikusle); segidan, Paradise now (83) eta La historia del camello que llora (79).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak