Oñatitik 33 lagun joan dira Esloveniara koru lehiaketan parte hartzera. Egubakoitzean egin zuten lehenengo emanaldia. Hamabi taldek hartu zuten parte lehenengo kanporatzean. Esan beharra dago 34 talde aurkeztu zirela lehiaketara, baina epaimahaiak hamabi aukeratu zituen lehiaketan parte hartzeko.
Emanaldi txukuna egin zuen Ganbarak lehenengo kanporaketan eta domekako finalerako sailkatzea lortu zuen beste lau talderekin batera. Domeka goizean jokatu zen finala eta arratsaldean ezagutu zuten oñatiarrek epaimahaiaren erabakia. Laugarren sariarekin itzuli da Ganbara Esloveniatik. Folklorearen atalean, berriz, lehen saria jaso dute.