Bakearen aldeko eta istiluen konponbiderako fundazioa sortu dute Arantzazun

Goiatz Arana Begiristain 2006ko api. 19a, 19:12
Frantziskotarrek bakearen aldeko eta istiluen konponbiderako ikerketa-zentroa inauguratu nahi dute Arantzazun udazkenerako. Bien bitartean, zentroa sustatzeko fundazioa sortu dute: Arantzazu Baketik Fundazioa.

Pasa den urteko irailaren 9an, Gandiaga Topagunea inauguratu zuten egun berean, jakinarazi zuten frantziskotarrek Gandiagara kanpotik proiektu batzuk ekartzen baziren, eurek ere egitasmo bat jarriko zutela martxan, eta ez zuten zalantzarik izan proiektu hark bakearen ingurukoa izan behar zuela erabakitzeko.

Proiektua zehaztuta dago jada, eta orain bere sustapenerako fundazioa sortu dute. Arantzazuko eta Gipuzkoa osoko fraideak dira fundatzaileak eta lanean dihardute proiektua aurrera eramango duten pertsonak izendatzeko.

Politika hutsetik haratago

Istiluak bere zabalera osoan hartuko dituzte, politika hutsetik haratago joanez. Bakea lortzeko eta istiluak konpontzeko ikerketa-zentroa da abian jarri nahi dutena, etxean, eskolan, etorkinen munduan nahiz beste edozein tokitan sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko.

Bakearen kultura eratzeko eskola moduko bat egitea da asmoa. Ildo horretatik, proiektuaren koordinatzaile Iñaki Beristainek adierazi du primeran legokeela, ikasturte berrirako, bakea lortzen eta istiluak konpontzen erakusteko ikasgai xume batzuk sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak