Arrasate-Oñati lasterketan lan egiteko jendea behar dute

Maider Arregi 2006ko apirilaren 11

Laixan Elkarteak 24. Arrasate-Oñati lasterketan parte hartzeko deialdia egin du. Baita antolatzen laguntzeko ere.

Hain zuzen ere, Arrasatetik Oñatira dauden bidegurutze eta bihurguneetan bidea adierazten eta zirkulazioa zaintzen laguntzeko gertu dagoen jendea behar dute. Hori egin gura dutenek 943 71 63 11 telefonora deitu behar dute lehenbailehen. Lasterketa maiatzaren 6an egingo da.

Azken bi urtetan, lan hori egiteko oso jende gutxi egongo da, eta Laixanek ohartarazten du horrela jarraituz gero ezingo dutela antolaketa bere gain hartu eta lasterketa galdu egin daitekeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak