Eguerdiko 12:30ak aldera gertatu da istripua herri sarreran. Ertzaintzak emandako datuen arabera, Mercedes etxeko auto bat errepidetik atera da eta arketa bat jo du. Gidaria, gizonezko bat, larri zauritu da. Arrasatera eraman dute, eskualdeko ospitalera, baina handik gutxira hil da. Ertzaintza istripua nola eta zergatik gertatu den ikertzen ari da.