Txantxiku Ikastolako eguna ospatuko dute asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko api. 6a, 18:31
Ikasleen lanak, eurendako jolasak eta Pirritx eta Porrotx pailazoak egongo dira, besteak beste, egubakoitzetik martitzenera.

Txantxiku Ikastolak bere eguna ospatuko du asteburu honetan. Bihar, egubakoitza, haurrendako jolas parkea, bigarren hezkuntzako ikasleen lanak eta Sahara herriarekin elkartasuna ikusiko eta adieraziko dute ikastolako ikasle eta irakasleek. Zapaturako, gela irekiak, erakusketa, haur parkea eta Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna antolatu dituzte. Pailazoek bi saio egingo dute kiroldegian, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak 5 euro balio du eta salgai daude ikastoako idazkaritza gelan.

Martitzena arte

Astelehenean, antzezki emanaldiak egongo dira Santa Anan English Theatre Company taldearen eskutik. Eta martitzenean Asisko Urmeneta etorriko da ikasleendako hitzaldia ematera, 15:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak