Lagash taldeak 13 urte baditu ere, astelehenean plazaratuko dute euren lehen diskoa. Orain bi urte hasi ziren "El Sueño y la Traición" diskoa egiteko lanean eta pozik daude lortutako emaitzarekin. Izan ere, kantuak eurek eginak dira, grabaketaren prozesu ia osorik eurek kontrolatu dute eta diskoaren diseinua ere eurena da. Astelehenean merkaturatuko da diskoa, baina ostiralean aurkeztuko dute Oñatiko Xagu tabernan. Diskoaren aurkezpen kontzertua berriz, apirilaren 8an izango da Gaztelekuan.