Arantzazura joateko autobus zerbitzua jarriko dute domeka eta jai egunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mar. 30a, 11:49
Domekan hasiko da zerbitzua. Hiru geltoki izango ditu Oñatin eta bi Arantzazun. Euro bat balio du joan-etorriak eta orduro daude autobusak. Azaroaren 1a arte egongo da martxan zerbitzua.

Domekan hasiko da Arantzazura joateko eta handik Oñatira jaisteko autobus zerbitzua. Oñatin hiru geltoki izango dituzte: San Lorentzon (patuen parean), Euskadi Etorbidean eta Posta etxearen ondoan. Arantzazun, berriz, bi: Santutegian bertan eta Kortakogainean, bidaiariak horrela eskatuz gero. Hauexek dira xehetasunak:

  • Oñatitik Arantzazura: Orduro, 07:30etan lehena eta 19:30ean azkena
  • Arantzazutik Oñatira: Orduro, 08:00etan lehenengoa eta 20:00etan azkena
  • Joan-etorriak euro bat balio du baina txartel bakuna ere hartu daiteke, bakarrik igotzeko edo bakarrik jaisteko.

San Migel egunean ez

Azaroaren 1a bitarteko domeka eta jai egunetan egongo da martxan autobus zerbitzu hori. Salbuespena San Migel eguna da; ez da zerbitzurik egongo egun horretan. Bestalde, ekainaren 4an, Euskal Eskola Publikoaren jaia egingo dute Oñatin eta egun horretan, Euskadi Etorbidean gelditu ordez, Bidaurretan geldituko da autobusa eta posta etxera sahiesbidetik joango da herri barrua itxita egongo delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak