Bigarren Errepublikari buruzko erakusketa jarriko dute kultura etxean apirilean eta Ezker Batuak alderdiko Karmelo Perez zinegotziak, oñatiarrei eskatu gura die gara hartako materiala kultura etxera eramateko, erakusketa horretan jartzeko.
Karmelok azaldu digunez, edozer gauza izan daiteke, adibidez: jaiotze agiri bat, kooperatiba bat sortu zuteneko agiria, argazkiak, razionamendu kartilak, dominak, banderak...
Apirilaren 4an erakusketa
Erakusketa apirilaren 4tik 12ra jarriko dute kultura etxean, 18:30etik 20:30era. Erakusketan jartzeko materiala duenak kultura etxera bertara eraman behar du.