Ordubeteko kontzertua izango da. Lehenengo zatian, kantu tailerreko umeek hiru pieza abestuko dute, Amaia Biainek eta Aitor Biainek zuzenduta.
Bigarren zatian, Ganbara Txikitxoak abesbatzak denetariko bost abesti eskainiko dituzte, Lide Aranbururen eta Aitor Biainen zuzendaritzapean.
Ganbara Txiki taldeak kantatuko du segidan. Sei pieza abestuko ditu. Bukatzeko, Nire herriko neskatxa maite (B. Lertxundi) eta Azken agurra (I. Otaño) abestuko dituzte hiru taldeek batera. Bi horiek Aitor Biainek zuzenduko ditu.
Pianoa jotzen, Arantzazu Zelaia arituko da.
Kontzerturako sarrerak kultura etxean eros daitezke, 3 eurotan.