Zapatuan, apirilak 1, Gary Louris kantariaren kontzertua egongo da Gaztelekuan. The Jayhawks taldeko kantari, musikagile eta gitarra jole zena, talde horretako kide izan zen Kraig Jarret Johnsonekin etorriko da Oñatira. Euren lanik ezagunenak eta berrienak joko dituzte.
Kontzertua zapatuan da 22:30ean Gaztelekuan eta sarrerak bost euro balioko du.