Barikuan zabaldu zuten Ulma Handing Systems-eko eraikin berria

A.G. 2006ko mar. 27a, 10:37
Egubakoitzean inauguratu zuen Ulma Handing Systems negozioak eraikin berria Oñatin. Urrutxuko industrialdean jarri dute pabilioia –orain arte Otadui Zuhaiztian egon da–, 4.000 metro koadro ditu, beiraz hornitua dago kanpotik eta egitura modernoa du.

Ekitaldian agintari eta enpresa esparruko ordezkari ugari batu ziren. Han izan ziren, besteak beste, Txabarri diputatu nagusia, Oñatiko alkate Lurdes Idoiaga, MCCko presidente Jesus Catania eta Ulmako zuzendari orokor Txomin Gartzia.

Hazkundearen erakusle

Logistikako sistema automatizatuak egingo dituzte eraikin berrian. Ingeniaritza lana egingo dute, azken finean, eta horretarako, ikerkuntzarako prototipoen nabea eta 120 langilerendako bulegoak ditu eraikinak. Duela 18 urte ekin zioten negozioari eta izan duen hazkundeari erantzuteko jaso dute eraikin berria.

Txabarri diputatu nagusiak halako negozioek Euskal Herriaren eraikuntzan duten garrantzia azpimarratu zuen. Oñatiko alkatea ere pozik azaldu zen eta Udala laguntzeko prest dutela gehitu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak