Apirilaren 8an egingo dute urteroko ibilaldia Arantzazura

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mar. 24a, 19:24
Arantzazuko errepidea 08:30ean itxiko dute ibilgailuendako; autobus zerbitzu berezia egongo da.

Apirilaren 8an, Erramu zapatuan, egingo du Donostiako Elizbarrutiak Arantzazura ibilaldia. Juan Mari Uriarte Gipuzkoako gotzaina joango da ibilaldiaren buruan.

Zortzi kilometro otoitzean

Kristau elkarteak berritzen goiburua aukeratu du aurten Donostiako Elizbarrutiak urtero egiten duen Arantzazuko igoerarako. Igoera 09:30ean abiatuko da Soraluze hotelaren paretik. Zortzi kilometro ditu igoerak eta otoitz eta kantu giroan egingo dituzte elkartuko diren lagunek. Amaia Agirreren bertsoak ere entzungo dituzte eta isilean joateko momentuak ere egongo dira. Kalkulatu dute martxa 11:45ak aldera iritsiko dela Arantzazura eta hango zabalgunean otoitz bat egingo du Uriarte gotzainak. Amaitu aurretik, mezu bat adieraziko die Donostiako apezpikuak ibilaldia egingo dutenei.

Autobusak eta 165 bozgorailu

Ibilaldia hasi baino ordubete lehenago itxiko dute Arantzazura doan errepidea, 08:30ean. Igoerak dituen zortzi kilometrotan 165 bozgorailu jarriko dituzte antolatzaileek eta joango diren autobusen antolaketa ere lotuta dute. Oñatira jaisteko autobus zerbitzu bereziak ere egongo dira egun horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak