Txanda dendarien elkarteak udaberriko kanpaina hasiko du datorren hilean. Apirilaren 3tik 7ra, boletoak banatuko ditu Txandako erosleen artean. Boletoek sari zuzenak dituzte: 500 euroko sariak daude. Kopuru hori Txandako dendetan gastatu behar du zortedunak.