Mariborreko Nazioarteko VIII. Koru Txapelketan Esloveniako hiru korurekin lehiatuko da. Gainontzekoak Europako herri ezberdinetako tradizio handiko koruak dira: Estonia, Italia edota Bretainia Handia.
Kontzertua Arrasateko Parrokian
Ostiral honetan, martxoaren 24an, Arrasateko San Joan Bataiatzailearen Parrokian kontzertua eskainiko du abesbatzak. Kontzertua 20:00etan izango da, eta eskainiko dituzten kanta guztiak, apirilaren 21-23an Mariborren (Eslovenian) emango duten kontzertua osatzen dute.