Bi lan istripu izan dira

Goiena 2006ko mar. 20a, 19:20
Gertatutako istripu batean, langile bat arin zauritu da. Bigarren istripuan kalte materialak izan dira soilik.

Lehen istripua goizeko 11:00etan gertatu da, gaur, martxoak 20. Aldamio bat erori da eta azpian lau auto harrapatu ditu. Zorionez ez da inor zauritu. Autoek ordea kalteak jasan dituzte. Arantzazuko Ama kalean obrak egiten ari dira eta han izan da ezbeharra.

Bigarren istripua eguerdian gertatu da, 12:00ak aldera. Polikiroldegiko lanak egiten ari dira bertan eta aldamio batetik langile bat erori da. Debagoieneko Ospitalera eraman dute arin zaurituta. Dagoeneko etxera ekarri dute gizonezkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak