Txantxiku ikastolak egoera soziolinguistiko desberdina duten edota beste lurralde batean kokatuta dauden ikastetxeekin harremana sustatu gura du. Horretarako, hainbat elkartruke progarama egiten ditu urtero; frantsesa ikasten duten DBHko ikasleak, adibidez, Chateaubernard herrira doaz. Hilaren 25ean joango dira aurten, hango familietan hartuko dute ostatu eta hainbat ekitaldi egingo dituzte: Cognac herria bisitatu, Felix Gaillard ikastetxeko aldizkari tailerrean parte hartu, Poitiers-en dagoen Futuroscopera joan, besteak beste. Argentina eta Slovakia herriekin ere hartu-emana du Txantxiku ikastolak.