Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak master bat eskaintzen du Euskal Herriko unibertsitatearekin batera: Internacional Master in Sociology of Law. Ofizialtasuna lortu du orain eta 60 ECTS kreditu lortu daitezke: 40, irailetik aurrera istitutuan irakasleek emango dituzten kurtsoak jarraituz eta beste 20ak tesina baten bidez.
Arratsaldean, tesina aurkezpena
Bestalde, gaur arratsaldean, 18:00etan, tesina bat aurkeztuko du Evgenia Ivanova Bielorrusiako ikasleak. Ingelesez izango da defentsa eta gura duena joan daiteke ikustera.