Bukatu da Artzain Eskolako IX. ikastaroa

Goiena 2006ko martxoaren 15a

Arantzazun Artzain Eskolaren IX. ikastaroko amaiera ekitaldia egin dute gaur. Guztira 20 ikaslek burutu dute ikastaroa, eta arduradunek balorazio positiboa egin dute.

Guztira 20 ikasle izan dira oraingoan: katalan bat, madrildar bat eta hiru txiletar tartean. Tutore izan duten Nikolas Segurolak esan du saiatu direla neska-mutilak, eta denei eman die aprobatua.

Artzainen etxeetan

Irailean hasi zuten ikasturtea eta sei hilabeteko iraupena izan du: lehen 7-8 astetan teoria ikasi zuten eta, orduz geroztik, praktikak egin dituzte artzainen etxeetan.

Artzain mundua ezaguna da ikasle batzuentzat, baina badira batere ezagutzen ez dutenak ere. Artzaintza eta naturarekiko maitasunak berdintzen ditu guztiak.

Ikasitakoa praktikan jarri behar

Nikolas Segurolak garbi utzi die ikastaro amaieran egindako hitzaldian, artzain eskola ez dela jakinduriaz janzteko lekua. Orain Arantzazun ikasitakoa praktikan jarri beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak